Maiz galderak

Hemen Gorla Auto Group kexa anonimoen kanalaren maiz egiten diren galderak kontsulta ditzakezu

Anonimotasuna bermatuta al dago salaketa egiterakoan?

Salaketa prozesuan zehar, anonimotasunean egin, edo ez, erabaki dezakezu. Anonimoki egitea erabakitzen baduzu, aurrerapenak eta ebazpenak kontrolatzeko salaketa kanala erabili beharko dezu. Kanalak erabiltzaile-izen eta pasahitz bat emango dizu txostenaren aurrerapena ikusteko. Kanala enpresarekiko independentea da eta ez du konektatzen zaren IP helbideari buruzko informaziorik grabatzen.

Nire kexaren egoera egiaztatzeko pasahitza galdu dut. Zer egin dezaket?

Tamalez, segurtasun arrazoiengatik, salatzaileak bakarrik daki bere sarbide kodea eta pasahitza. Horietako bat galtzen badu, ezingo du komunikazioa jarraitu. Horrek ez du esan nahi komunikazioak ez duela martxan jarraituko, baizik eta ezingo duela bere aurrerapena ikusi edo informazio gehiago eman enpresak eskatzen badio.

Noiz jasoko dut nire salaketa edo kontsultaren erantzuna? Zein da ebazteko epea?

Etika Batzordeak kexa/kontsulta onartzen duela jakinaraziko du gehienez 7 eguneko epean. Kontsulten ebazpen-epea gehienez 90 egunekoa izango da, kasuaren konplexutasunak justifikatuta ez badu epe luzeagoa eskatzen.

Salatu al dezaket lanarekin lotutako egoera bat enpresako langile ez banaiz?

Bai. Salaketa-kanala negozio-ekosistemako hainbat eragilerentzat dago zabalik, legez kanpoko jarduerak detektatzen laguntzeko. Nolanahi ere, kexak eskaintzen den zerbitzuari buruzkoak badira, beste kanal batzuk badaude kexa horiek aurkezteko.

Zer gertatzen da txosten baten edukia geroago faltsua dela frogatzen bada?

Garrantzitsuena fede onez jokatzea eta jakinarazitako gertaerak egiazkoak direla uste izateko arrazoiak izatea da. Etika Batzordea da gertaerak ikertzeaz arduratzen dena. Ikerketak ondorioztatzen badu ez dela urraketarik gertatu, eta salatzaileak fede onez jokatu duela frogatzen bada, salatzaileak ez luke inolako mendeku motaren beldur izan behar

Zer motatako delitu salatu ditzaket?

Espainiako eta Europako zigor Kodeetan ezarritako delitu penalak, hala nola ustelkeria eta iruzurra ekonomikoa (eroskeria, bidegabeko erabilera, kontabilitate-manipulazioa, etab.), pertsonen eta lantokiaren aurkako delituak (jazarpena, diskriminazioa edo mendekua), segurtasun, lan-osasun eta ingurumen-urraketak, eta datuen babesari eta zibersegurtasunari buruzko araudia ez betetzea.